Athletic Club-eko Lagunarteko Elkartea Euskal Herri eta mugakide diren ipar Penintsulako eskualdeetako zale zurigorriak biltzeko Elkartea da.
Gaur egun 150 Lagunarte inguruk osatzen dute, gehienak hurrengo herrialdeetan kokaturik: Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Errioxa, Burgos, Kantabria
Historia
1.984 urtean Petrel-en (Alakante) Athletic Club-eko Lagunartekoen XII Biltzarraren ondoren, Bizkaian zeuden Lagunartekoek euren arteko hurbiltasun geografikoagatik eta Club-arekiko hurbiltasunarengatik Elkartea sortzea erabaki zuten, euren arteko harremanak sendotzeko eta Athletic-en aldeko adorea eta kemena batzeko. Halaxe sortu zen ATHLETIC CLUB-eko LAGUNARTEKO ELKARTEA
1.985 urtean Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erroldak bere onespena eman zuen, eta Elkartea Nicolás Hernando, Larrauri Lagunarteko kidea izan zen lehen lehendakaria. Geroxeago hauek izan dira lehendakari izan direnak: Jose Gutiez (Portugaleteko De Andrés Lagunartekoa), Carlos Acero (Uriarte Lagunartekoa), Javier Cano (Lakabeg Lagunartekoa), Victor Uriarte (Olabeaga Lagunartekoa), Juan Mari Arana (Casco Viejo Lagunartekoa), eta gaur egun Aitor Pereira (Koldo Aguirre Lagunartekoa) da Athletic Club-eko Lagunarteko Elkarteko
lehendakaria 2006tik.
Urte hauetan zehar, Elkarteak transformazio handia izan du eta hasierako hogei Lagunartetik, gaur egun ehunda berroigeita hamar inguru gara, haserako konpromesu eta gogo berdinekin.
Hasera baten Elkartearen oinarrizko funtzioa lagunartekoen harremanak indatzea zen, bidai bat edo bi burutuz denboraldi bakoitzean. Gaur egun betebeharrak areagotu egin dira. Lagunartekoen txapelketak antolatzen dira, 1979 urtetik eten gabe ospatzen den mus txapelketa azpimarragarria delarik. Hasera bateko partidu bakarretik, kanpoan jokatutako
partiduen erdira bidaiatzera heldu gara denboraldi baten, eta erronka berrien antolamendua
burutu da, Peñista Eguna, egoitza propioa (2.000 urteko Martzoaren 28-an inauguratua),
futbito txapelketa, ‘Mañana será león’ eta ‘Leona del año’ garaikurrak eta Elkartearen futbol taldearen sorrera, 2.005 urtean “European Supporters Cup” txapelketaren hirugarren edizioa
irabaziz. Guzti hau Lagunartekoen Elkartea, Club-a eta Lagunartekoen arteko oinarrizko
lotura dela ahaztu gabe.
Helburuak
Elkartearen behin behineko helburuak:
- Lagunartekoen loturak estutzea.
- Elkarteeen ekintza eta ospakizunen antolaketa eta koordinazioa.
- Lagunarteko mugimendu zurigorrien ordezkari izatea.
- Jarraitzaile zurigorri ororen ordezkari izatea bai Euskal Herrian eta mugakide diren herrialdetan.
Nortzuk gara?
Gaur egun Elkartea osatzen duten 11 kideak 2019ko uztaileko hauteskundeetan aukeratu ziren. Aitor Pereira buru dutela, hau da proiektuak aurrera egin dezan lanean diharduen pertsona taldea.
Nombre | Peña |
Asier | Itzalan |
Mari Mar | Koldo Aguirre |
Jara | Lehoiaren bihotza |
Jon | Mikeldi – Durango |
Alain | Beti lehoiak |
Joseba | Torosto – Berriz |
Bea | Koldo Aguirre |
Sendoa | Labe garai |
Juan Mari | Vicrila |
Eloy | Imanol Etxeberria Mondragón |
Lagunartearen inaugurazioa
La Agrupación en prensa
19/03/2019
06/03/2019
https://eldesmarque.com/bizkaia/athletic-club/199557-el-penista-eguna-2019-se-va-a-sestao
13/07/2018
12/07/2018