Liga amaitu osteko lehenengo larunbatean, lagunarteok urteko festa ospatzen dugu, Peñista Eguna, alegia. 350 zurigorri baino gehiago elkartzen gara eta, bertan, gazte zein ez hain gazteok elkarrekin gozatu, dantza egin eta jaten dugu, Athleticekiko sentitzen dugun pasioa elkarrekin partekatzeaz gain.

Denboraldi bakoitzean boto bidez aukeratzen da non ospatuko den ekitaldi hau. Elkarteak, lagunarteen laguntzarekin, ekitaldi honen bidez elkar ezagutzeko eta peñisten familia handitzeko festa giroa sortzea du helburu.

Hain berezia izaten den egun honetan, gainera, “Bihar lehoi izango da” eta “Urteko lehoi emea” sariak banatzen ditugu etorkizuneko lehoi arraren eta denboraldian gehien nabarmendu den lehoi emearen artean. Sarituak boto bidez aukeratzen dira.

 

Gaur arte ospatu diren Peñista egunak:

  • 2019 – Sestao
  • 2018 – Gamiz
  • 2017 – Artziniega
  • 2016 – Medina de Pomar
  • 2014 – Muskiz