Elkarteak Athletici etxetik kanpoko partiduetara laguntzeko bidaiak antolatzen ditu. Bidaia hauek joan eta etorrikoak edo gaua hotel batean igarotzekoak izan daitezke, lekuaren arabera. Gurekin bidaiatu ahal izateko, ezinbestekoa da lagunarte bateko kidea izatea.
Oraindik ez zarela peñista? Hemen daukazu gure lagunarteen zerrenda.

Hauek dira 2019/2020 denboraldirako Ezohiko Batzarrean onartu ziren bidaiak. Zuen zain gaude!