Athletic Clubeko Lagunarteko Elkartea
Athletic Clubeko Lagunarteko Elkartea CAS   |    EUS
Acceso para peñas de la Agrupación
Elkartea Berriak Ekintzak Bidaiak Peñak Boletina    Kontaktua
Berriak  Hasiera    Hemeroteka    Boletina    Kontaktua



PEÑAS  |   larunbata, 2016.eko maiatzak 21
 
Liga txapelketa amaitzear dago, eta horrekin batera Elkartearen urteko jaia ospatzeko unea heltzen da.
Oraingo honetan, 25. urteurrena ospatzen dagoen Medina de Pomarreko Athletic peñaren laguntza izango dugu, Medinan bertan, maiatzaren 21ean antolatuko dugun ospakizun handian.
Goizean, Athleticzale gazteentzat, eta ez hain gazteentzat, prestatu ditugun animazio-ekitaldiek emango diote hasiera jaiari. Geroago, herri-bazkaria eta ohiko sari-banaketa egongo da.
Ospakizunari amaiera emateko berbena batek alaituko gaitu iluntzera arte. Egunean zehar Medinako museo guztiak dohainik bisitatu ahal izang
o dira zurigorriz jantzita joanez gero.
Era berean, Medinako peñak garaikur-trukaketa egingo du peña guztiekin bere egoitzan.
Ohiko asanbladan adierazi zenez, aurten lau gonbidapen egongo dira peñako. Horiez gain, 2014/2015 eta 2015/2016ko tute eta mus txapelpeten irabazleak ere gonbidaturik egongo dira.
Herri-bazkarira joango diren gainontzeko peñistek ordaindu beharko dute, 21 euro helduek eta 12 umeek. Menua honako hau izango da:

Helduentzako menua
Urdaiazpikoa
Paella
Txahal-gisatua
Athletic postrea
ogia, edariak, kafea eta kopa

Umeentzako menua
Makarroiak
Oilaskoa
Athletic postrea
Ogia eta edaria

Elkartean hartzen ez diren txartelak, egun horretan bertan eskuratu ahal izango dira Medinako peñaren egoitzan.
Gainera, peñisten joan-etorria erraztearren, doaneko autobusak egongo dira. Autobusak 10:00etan irtengo dira Termibusetik eta Medinatik 21:30ean itzuliko dira
Garrantzitsua! Bazkarirako eta autobuserako izena emateko azken eguna maiatzaren 13a izango da (20:30ean baino lehenago)1.

Ospakizunaren antolaketan lanean jarraitzen dugun bitartean, aprobetxatu nahi dugu 2016ko ”Bihar lehoi izango da”2 eta “Urteko legoia” sarientzako botoa eskatzeko. Zuen proposamenak maiatzaren 11 baino lehenago bidaltzea eskertuko genizueke. Iñaki Willians eta Eli Ibarra 2015eko saridunak izan zirela gogoratzen dizuegu.

Medinan elkartuko gara! Har ezazue besarkada zurigorria.



Powered by aupaAthletic.com
Gurenet Teknologia, S.L. agrupacionathletic.com diseinatu eta garatu du Ohar legala   |   Pribatasun politika

W3C-WAI 1.0 A Mailarekin adoztasun irudia   CSS baieztatua!