Athletic Clubeko Lagunarteko Elkartea
Athletic Clubeko Lagunarteko Elkartea CAS   |    EUS
Acceso para peñas de la Agrupación
Elkartea Berriak Ekintzak Bidaiak Peñak Boletina    Kontaktua
Berriak  Hasiera    Hemeroteka    Boletina    Kontaktua
2014-2018  HAUTESKUNDE  DEIALDIA

2014-2018 HAUTESKUNDE DEIALDIA



ATHLETIC  |   ostirala, 2014.eko ekainak 6
 
Oraingo agintaldiaren bukaera naturala dela eta, 2014-2018 urteetarako Presidente eta Zuzendaritza Taldea osatzeko hauteskundeen deialdia egiten da, Athletic Clubeko Federazioaren “Agrupazioa” hautes-arautegian agertzen den bezala, 2001eko Otsailaren 20ko Ezohiko Batzar Orokorrean erabaki zena.

Hauteskunde hauen deialdia Federazioko iragarki taulan iragartzen da, eta korreoz komunikatzen da kide diren peña bakoitzari, ondoren aipatzen den informazioarekin:

1 Aurkeztu beharreko hautagai kopurua, hautagai-zerrenda bakoitzak aukeratu ahal duelarik, gutxienez 11 eta gehienez 19 artean, Estatutuek 14. artikuluan adierazten duten bezala.

2 Hautezle eta hautakor izateko baldintzak, hautes-arautegiko 1. eta 2. artikuluan agertzen den arabera. (adinez nagusia izatea, eskubide zibil guztien jabe izatea, federazioko peña batean bazkide bezala etengabe urtebeteko antzinatasuna izatea)

3 Hautagai-zerrenda aurkezteko epeak eta baldintzak. (Hautes Arautegiko 9. artikulua). Hasiera data peña guztiei komunikatzen denean eta eta iragarki taulan adierazten denean izango da (Ekainak 6) Hautagai-zerrendak aurkezteko epea hamaikagarren egun naturalean irekiko da (Ekainak 16). Botoa emateko eskubidea duten peñen % 15arengatik sustatutako hautagai-zerrendak onartuko dira, peña bakoitzak hautagai-zerrenda bakarra bermatu dezakelarik.   Hautagai-zerrendak aurkezteko epea hogeigarren eguneko 20:00etan (ekainak 25) bukatuko da. Hautagai-zerrendak hauteskunde-batzak iragarriko ditu hobeitabostgarren egun naturaleko 20:00etan (ekainak 30), zazpi egunez, federazioko iragarki taulan iragarri behar izango direlarik hautagai-zerrenda guztiak. Hauteskunde data berrogeigarren egun naturalean izango da (astelehena, uztailak 15)

4 Hauteskunde eguna, tokia eta ordua: Uztailak 15, federazioko lokaletan, Luis Briñas, 33 lonja, 16:00etatik 21:00etara.

5 Hautesleen identifikazio sistema: Hautesleek beraien nortasuna azaldu beharko dute bere peñako identifikazio eta ahalduntze agiriaren bidez, honen Presidente eta Idazkariaren izenpearekin, botoa emateko eskubidea baimentzen dutenak.

Hauteskunde-batzak, hauteskunde hauek bultzatu eta hauen funtzionamendu zuzena ziurtatzeko Organo bezala, hautesle-zentsua onartuko du, aurkeztutako hautagai-zerrendak iragarriko ditu, behar izanez gero hautes-mahaiak izendatuko ditu, aukeratutako hautagaia iragarriko du, eta aurkezten diren erreklamazio, eskaera eta inpugnazioak ebatziko ditu.

Hauteskunde-batza Jaime Elías Ortega, All-Iron Uztarri Peñako abokatua, eta Peña “Juvenil” eta “Altza Baloia” peñak aukeratzen dituzten pertsonengatik osatuta egongo da, bi hauek peñarik zaharrena eta gazteena urte bateko antzinatasunaz direlarik, hurrenez-hurren.

Hauteskunde hauen inguruko zalantza edo kontsulta egin nahi izanez gero, edo arautegiaren interpretazioari buruzko zalantzak izanez gero, aipatutako hauteskunde-batzara zuzendu beharko zarete, 94.441.08.14 telefonora zuzenduta.               .

Bilbon, 2014eko ekainaren 6an.



ZUZENDARITZA TALDEAK.




Powered by aupaAthletic.com
Gurenet Teknologia, S.L. agrupacionathletic.com diseinatu eta garatu du Ohar legala   |   Pribatasun politika

W3C-WAI 1.0 A Mailarekin adoztasun irudia   CSS baieztatua!