Athletic Clubeko Lagunarteko Elkartea
Athletic Clubeko Lagunarteko Elkartea CAS   |    EUS
Acceso para peñas de la Agrupación
Elkartea Berriak Ekintzak Bidaiak Peñak Boletina    Kontaktua
Berriak  Hasiera    Hemeroteka    Boletina    Kontaktua
ATHLETIC EGUNA 2014 MUSKIZEN ( MAIATZA 24)

ATHLETIC EGUNA 2014 MUSKIZEN ( MAIATZA 24)



ATHLETIC  |   osteguna, 2014.eko maiatzak 8
 
Champions League-ko aurre kanporaketarako sailkapena ospatzeko asmoz, Peñen Batzordeak eta Athletic Clubek jai egun bat prestatu dute Muskizen maiatzaren 24ean.
Peñen Agrupazioko Zuzendaritza Batzordetik urte amaierako afaria aldatzera eta larunbatean bazkari bat egitea erabaki dugu, ahalik eta peñista gehien izateko asmoarekin. Helburu honekin babesle pribatuak bilatu ditugu egun guztirako ekintzak izateko, haurrek, gazteek eta helduenek ere eroso egon daitezen egunean zehar. Badakigu data gertu dagoela eta hori dela eta zuekin harremanetan saiatzen ari gara.
Beti egin den bezela, ordainketa guztiak eginda dituzten Peñentzat bi gonbidapen izango dira bazkarirako. Bi gonbidapen hauek telefonoz, emailez edo faxez konfirmatuko dira. Honez gain, txapelketaren baten parte hartu duten peñen artean, bai tutean edo musean beste bi gonbidapen izango dituzte txapelketa bakoitzeko. Gonbidapenak erabiltzea eskatzen duenak bazkarian egon beharra du bestela menu horiek ordaindu beharko lituzke.
Ticket gehiago nahi dituzten peñek bazkarirako 25 euro ordaindu behar dituzte pertsonako, haurrentzako menuak 15 euro balio ditu.
Bazkarira apuntatzeko epea peñentzako maiatzaren 21eko 20:00etan amaitzen da. Kopuru konkretu batera mugatuta gaude, eskesrtuko genuke talde handitan joateko asmoa duzuenok gurekin harremanetan jartzea, zenbatekoa jakin dezagun, aldez aurretik gauzak nola antolatu jakitzeko.
Ticketak Agrupazioko lokalean banatuko dira maiatzaren 21 eta 23an 18:00etatik 20:00etara. Egun horietan edozein arrazoigatik agertu ezin diren peñentzat baina bazkarira joateko asmoa dutenentzat, 24ean Muskizen bertan, jaigunean leku bat jarriko dugu
Katering enpresarekin menu haueak adostu ditugu:

Helduen Menua

Urdaiazpikoa (pernile)
Babak sakramentuekin
Txahal okela egosia
Milhojasa
Kafea eta txupito barne

Haurren menua

Makarroiak tomatearekin
Oilasko izterra patatekin
Milhojasa


Gogoratu nahi dizuegu RENFE-k, C-2 linea erabilgarria duela, Bilbo-Muskiz artean, eta 30 minututan heltzen direla Bilbotik Muskizera.
Korreo honekin batera jaiaren kartela eta “Mañana será león” eta “Leona del año” sarientzako plantilla duzue. Bozketetarako epea maiatzaren 19an 20:00etan amaitzen da.
Muskizen egongo zaretelakoan eta egun zoragarri bat pasatzeko asmoarekin, jaso ezazue agur bero bat


EGITARAUA / PROGRAMA

10:30   TXIKIGUNEREN IREKIERA/ APERTURA DEL TXIKIGUNE
COMIENZO DE LOS VIAJES POR MUSKIZ EN EL TREN TXUP-TXUP
11:30   ONGI ETORRIA ETA TXUPINAZOA / BIENVENIDA Y TXUPINAZO
12:00   HERRI KIROLAK/ EXHIBICION DE HERRI KIROLAK
15:00   HERRI BAZKARIA / COMIDA POPULAR
HELDUAK / MAYORES 25€
HAURRAK / INFANTIL 15€
IZENA EMATEKO PEÑEN BITARTEZ / APUNTATE A TRAVES DE LAS PEÑAS
16:30   GARRAIKURREN EMANALDIA PEÑEN ELKARTEAREN ESKUTIK / ENTREGA DE LOS TROFEOS DE LA AGRUPACION DE PEÑAS
17:30   TXITXARRILLO DANTZA / BAILE TXITXARRILLO
20:30   BETAGARRIREN KONTZERTUA / CONCIERTO CON BETAGARRI

EGUNEAN ZEHAR TXOSNAK,TXISTULARIAK, DULTZAINEROAK, TRIKITIXA,FANFARREAK…
DURANTE EL DIA TXOSNAS, TXISTULARIS, GAITEROS, TRIKITIXA, FANFARRIAS…




Powered by aupaAthletic.com
Gurenet Teknologia, S.L. agrupacionathletic.com diseinatu eta garatu du Ohar legala   |   Pribatasun politika

W3C-WAI 1.0 A Mailarekin adoztasun irudia   CSS baieztatua!