Athletic Clubeko Lagunarteko Elkartea
Athletic Clubeko Lagunarteko Elkartea CAS   |    EUS
Acceso para peñas de la Agrupación
Elkartea Berriak Ekintzak Bidaiak Peñak Boletina    Kontaktua
Elkartea  Aurkezpena   Historia   Helburuak   Abantailak    Peñak    Boletina    Kontaktua
Athletic Clubeko museoa
Athleticeko  jokalariak gabarran

Historia



1.984 urtean Petrel-en (Alakante) Athletic Club-eko Lagunartekoen XII Biltzarraren ondoren, Bizkaian zeuden Lagunartekoek euren arteko hurbiltasun geografikoagatik eta Club-arekiko hurbiltasunarengatik Elkartea sortzea erabaki zuten, euren arteko harremanak sendotzeko eta Athletic-en aldeko adorea eta kemena batzeko. Halaxe sortu zen ATHLETIC CLUB-eko LAGUNARTEKO ELKARTEA.

1.985 urtean Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erroldak bere onespena eman zuen, eta Elkartea Nicolás Hernando, Larrauri Lagunarteko kidea izan zen lehen lehendakaria. Geroxeago hauek izan dira lehendakari izan direnak: Jose Gutiez (Portugaleteko De Andrés Lagunartekoa), Carlos Acero (Uriarte Lagunartekoa), Javier Cano (Lakabeg Lagunartekoa), Victor Uriarte (Olabeaga Lagunartekoa), Juan Mari Arana (Casco Viejo Lagunartekoa), eta gaur egun Aitor Pereira (Bolueta Lagunartekoa) da Athletic Club-eko Lagunarteko Elkarteko lehendakaria.

Urte hauetan zehar, Elkarteak transformazio handia izan du eta hasierako hogei Lagunartetik, gaur egun ehunda berroigeita hamar inguru gara, haserako konpromesu eta gogo berdinekin.

Hasera baten Elkartearen oinarrizko funtzioa lagunartekoen harremanak indatzea zen, bidai bat edo bi burutuz denboraldi bakoitzean. Gaur egun betebeharrak areagotu egin dira. Lagunartekoen txapelketak antolatzen dira, 1979 urtetik eten gabe ospatzen den mus txapelketa azpimarragarria delarik. Hasera bateko partidu bakarretik, kanpoan jokatutako partiduen erdira bidaiatzera heldu gara denboraldi baten, eta erronka berrien antolamendua burutu da, Peñista Eguna, egoitza propioa (2.000 urteko Martzoaren 28-an inauguratua), futbito txapelketa, ‘Mañana será león’ eta ‘Leona del año’ garaikurrak eta Elkartearen futbol taldearen sorrera, 2.005 urtean “European Supporters Cup” txapelketaren hirugarren edizioa irabaziz. Guzti hau Lagunartekoen Elkartea, Club-a eta Lagunartekoen arteko oinarrizko lotura dela ahaztu gabe.

Bukatzeko azpimarratu nahi genuke Elkartearen benetazko historia Lagunartekoek Athletic Club-arekiko isladatzen duten ILUSIOA EUSKARRIA ETA BERMEA DIRELA.

Powered by aupaAthletic.com
Gurenet Teknologia, S.L. agrupacionathletic.com diseinatu eta garatu du Ohar legala   |   Pribatasun politika

W3C-WAI 1.0 A Mailarekin adoztasun irudia   CSS baieztatua!